Laxoa Elkarteak antolatutako Nafarroako laxoa txapelketaren berrogeita laugarren edizioa abiatu zen joan den asteburuan eta bigarren jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Ortzirale arratsaldean Iruritan eta Donezteben eta igande arratsaldean Arraiozen eta Oizen jokatuko dituzte partidak.
Bigarren jardunaldia
- Irurita Migelene (Xabi Barberena, Iñigo Dendarieta, Oinatz Jauntsarats eta Migel Sagaseta) – Doneztebe Titi (Eloy Garcia, David Mitxeo, Erik Garcia eta Imanol de Rueda), apirilaren 26an, ortziralean 17:30ean.
- Doneztebe Menditxuri (Goio Mindegia, Eneko Maylin, Asier Arozena eta Javi Apeztegia) – Doneztebe The Moment (Julen San Miguel, Pascual Bertiz, Javier Bertiz eta Koldo Legarra), apirilaren 26an, ortziralean 18:00etan.
- Arraioz Sagardia (Mikel Mindegia, Abi Bengotxea, Ion Gamio eta Miguel Maritorena) – Doneztebe Apeztegia (Jon Apeztegia, Ramontxo Etxebeste, Iban Santesteban eta Joseba Juanena), apirilaren 28an, igandean 16:30ean.
- Oiz B (Xuban Ilarregia, Mikel Mikelarena, Zorion Zelaieta eta Markel Leatxe) – Oiz A (Ioritz Zelaieta, Iker Bereau, Laurendi Zelaieta eta Ugutz Zelaieta), igandean 17:00etan.