Doneztebeko kiroldegia lilaz jantzi zen Saray elkarteari babesa emanda

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Doneztebeko kiroldegia lilaz jantzi zen Saray elkarteari babesa emanda

450 lagun bildu ziren kiroldegian eta horietatik 200ek parte hartu zuten Zunba Maratoian 

450 lagun hurbildu ziren Doneztebeko kiroldegira larunbatean, Emakumearen Egunaren harira Saray Nafarroako Bularreko Minbiziaren Elkartearekin elkartasun Zunba maratoian, norberak bere alea jarriz. Kanpoan hotza eta euria ari bazuen ere, kiroldegia ederki epeldu zen Jaione eta Jone irakasleek ezarritako erritmo bixiak jarrita. Ondorioz, kantxan ziren ia 200 partaideek koreografia ederrak eskaini  zituzten harmailetan ziren ikusleen gozamenerako. 

Adimen emozionalari buruzko ikastaroa eskainiko dute Donezteben martxoaren 3an

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

AFANeko psikologo batek emanen du zaintzaileei zuzendutako tailerra Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan ortzegun arratsaldean

Adimen emozionala: Senideak norbere onetik ateratzeko zorian izeneko ikastaroan eskainiko dute martxoaren 3an, ortzegunean 17:00etatik 19:00etara Malerrekako Mankomunitatean, zaintzaileei zuzendua. 

Otsailaren 20ko kontu egunarekin akitu dira Donamariako inauteriak

Otsailaren 20ko kontu egunarekin akitu dira Donamariako inauteriak

  Gizartea  Malerreka  Donamaria

Otsailaren 12 eta 13an ospatu zituzten inauteriak Donamarian. Eguraldi kaxkarrari aurre eginez, primeran joan ziren. Haur, gazte eta helduak bakoitzak bere moduan primeran pasa zuten, etxez etxe eskean, jolasetan, afarian... Afari baten aitzakiarekin, larunbat honetan, otsailak 20, kontu eguna ere izan dute, eta guztia primeran atera da.

Malerrekako XIV. pilota txapelketako finalak jokatu dituzte otsailaren 20an

  Kirola  Malerreka

Malerrekako XIV. pilota txapelketako finalak jokatu dituzte otsailaren 20an

Zazpi kategorietako finalak larunbat goizean jokatu zituzten Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Otsailaren 20an jokatu dituzte Erreka elkarteak hamalaugarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak Doneztebeko pilotalekuan. Aurten ere partida guztiak goizez jokatuko dituzte,  eta partiden ondotik, pilotari, antolatzaila eta laguntzaileak Santamaria jatetxean egindako bazkarian bildu dira.

Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Martxoaren 12an joanen da Iruñera, handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egiteko

Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere. Autobusa  martxoaren 12an, larunbatean,  Beratik goizeko 04:45ean  eta Doneztebetik 05.00etan  abiatuko da. Iruñean geldituko da, handik  Xabierrera dauden 42 kilometroko ibilbidea oinez egiteko.  

Garaipenarekin erran dio adio erremonteari Patxi Olazar doneztebarrak

 Malerreka  Doneztebe

Garaipenarekin erran dio adio erremonteari Patxi Olazar doneztebarrak

Xanti Utergarekin bikote eginez, 30-40 irabazi zieten Koteto Ezkurra eta Joxe Etxeberriari larunbatean Galarretan

Erremontelari profesional moduan bere azken partida jokatu du Patxi Olazar doneztebarrak otsailaren 13an. Xanti Utergarekin bikote eginez, 30-40 irabazi zien Koteto Ezkurra osabari eta Joxe Etxeberria III.ri. Beraz, herriko bertze hiru erremontelarirekin jokatu duen partida bikainarekin erran dio adio Olazarrek erremonteari. Ikusi Maialen Andres-en argazkiak

Malerrekako pilota txapelketan bigarren mailako seniorren finalistak ere erabaki dira

  Kirola  Malerreka

Ortzegunean jokatu zituzten finalerdiak Doneztebeko Koteto Ezkurra pilotalekuan

Erreka elkarteak hamalaugarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketa azken txanpan sartua da eta otsailaren 20an jokatuko diren finaletako protagonista gehienak erabakiak daude. Otsailaren 11n, ortzegunean , bigarren mailako seniorren finalerdiak jokatu dituzte Donezteben.

Malerrekako pilota txapelketan kadete, infantil eta alebin mailako finalistak ere erabakiak

  Kirola  Malerreka

Igandean jokatu zituzten finalerdiak Donezteben

Erreka elkarteak hamalaugarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketa azken txanpan sartua da. Igandean jokatu ziren kadete, infantil eta alebin mailako finalerdiak. Ortzegun honetan, bigarren mailako seniorren finalerdiak jokatuko dituzte.

Sunbillako inauteriak 2016

 Malerreka  Sunbilla

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Zilarrez jantzita bueltatu da Niko Mindegia Europako eskubaloi txapelketatik

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Zilarrez jantzita bueltatu da Niko Mindegia Europako eskubaloi txapelketatik

Azken partidetan jokatu ez badu ere, nazioarteko txapelketa ofizial batean lehen aldiz parte hartu du doneztebarrak

Espainiako selekzioa azpitxapeldun izan da Polonian jokatu den Europako eskubaloi txapelketan. Txapelketa polita jokatu badu ere, finalan 24-17 galdu zuen Alemaniarekin. Selekzioko partaide izan da Niko Mindegia doneztebarra, nazioarteko bere lehen txapelketa handian eta, beraz, zilarrezko domina jantzita bueltatu da Poloniatik.

Kolorez eta giroz beteta joan dira Sunbillako inauteriak

  Gizartea  Malerreka  Sunbilla

Kolorez eta giroz beteta joan dira Sunbillako inauteriak

Igandeko karroza desfileak jendetza bildu du aurten ere

2016ko Sunbillako inauteriak, kolore eta giroz beteta joan dira. Igandeko karrozen desfilearengatik dira ezagun inauteri hauek, eta hori aurten ere ikusgarria izan da, baina ortziraletik hasita, asteburu osoan giro bikaina izan dute. Ikusi Maider Petrirena eta Nieves Biurrarenaren argazkiak

Jubenil eta benjamin mailako finalistak erabakiak Malerrekako pilota txapelketan

  Kirola  Malerreka

Donezteben igande goizean jokatu dituzte finalerdiak eta alebin eta kadete mailako jardunaldia Lesakan

Doneztebeko Erreka elkarteak hamalaugarren aldiz antolatutako eskuz binakako txapelketa aitzinera doa eta ilbeltzaren 31n, igande goizean jokatu zituzten jubenil eta benjamin mailako finalerdiak Donezteben. Lesakan, alebin eta kadete mailakoen jardunaldia jokatu dute.

Giro ederrean joan dira inauteak Beintza-Labaienen ere

Giro ederrean joan dira inauteak Beintza-Labaienen ere

  Gizartea  Malerreka  Beintza-Labaien

Ostiralean afaria izan zuten gazteek eta larunbatean puxka biltzea

Akitu dira inauteak Beintza Labaienen. Aurtengoak, urtarrilaren azkeneko asteburuan ospatu ziren, ostiralean eta larunbatean.
Ostiralean herriko gazteak Labaingo ostatuan bildu ziren afari batez inauteak egiteko. Larunbatean, berriz goizetik puskak biltzen aritu ziren eta umore onean herriari buelta eman zioten akordeoilariaren laguntzaz. Bazkaldu ostean, beste auzora gerturatu ziren.




Joaldunak prest daude inauteri giroa Aurtiz, Ituren eta Zubietan hedatzeko

  Gizartea  Malerreka

Joaldunak prest daude inauteri giroa Aurtiz, Ituren eta Zubietan hedatzeko

Astelehenean Zubieta eta Aurtiztik Iturenera joanen dira eta asteartean, Zubietan bilduko dira

Inauteriak gain-gainean ditugu eta Ituren, Aurtitz eta Zubietan joare soinuak somatzen hasiko dira urtarrilaren 28tik aitzinera. Ortzegunean puskak bilduko dituzte etxez-etxe Ituren eta Aurtitzen, baina Zubietan, igandean aterako dira lehen aldiz puxkak biltzera. Hala ere, astelehena eta asteartea izaten dira egun haundiak, eskean ez ezik joareak eta mozorroak ere desfilean ibiltzen direnak. 

Doneztebeko Aparango langileek 77 egun bete dituzte greban

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Doneztebeko Aparango langileek 77 egun bete dituzte greban

Lantokiko etorkizuna argitzea eskatzen dute lau hilabete eta erdiko soldata kobratu gabe segitzen duten 38 langileek

Azaroaren 12an Donezteben dagoen Aparan lantokiko langileek greba mugagabeari ekin zioten, enpresak beraien etorkizuna argitzea, oraindik kobratzeko dituzten lau hilabete eta erdiko soldatak ordain ditzala eta prozedimendu konkurtsala aurkezteko bidea has dezala eskatuz. Lantokiak bideragarritasuna eta etorkizuna baduela uste dute gaur egun dituen 38 langileek.

Avelino Mitxeo da Doneztebeko Casino elkarteko lehendakari berria

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Gaur egun 266 bazkide dituen elkarteko egoitza berritzen ari dira

Doneztebeko Casino elkarteak urteko batzarra egin zuen urtarrilaren 17an. Bertze gaien artean, zuzendaritza batzordea berritu zuten eta Avelino Mitxeok hartu du lehendakari kargua, Pablo Elizondoren ordez.

Espainiako urteko markarik onena egin du Ane Petrirena sunbildarrak 200 metroko lasterketan

  Kirola  Malerreka  Sunbilla

Espainiako urteko markarik onena egin du Ane Petrirena sunbildarrak 200 metroko lasterketan

Lesioak gainditu ondotik, martxoaren 5 eta 6an Madrilen jokatuko den Espainiako txapelketako absolutorako guttieneko marka lortu du Donostian

Lesioz betetako denboraldi baten ondotik atletismo pistetara itzuli zen Ane Petrirena Insausti atleta sunbildarra urtarrilaren 9an Donostiako Anoetan. Ez nolanahi gainera, Gipuzkoako txapelketako lehen jardunaldian eta partehartze libreko proban 200 metroko lasterketa 24 segundu eta 59 zentesimatan egin baitzuen. Ikusi lasterketa

Josetxo Ezkurraren omenezko pilota txapelketan izen emateko epea ireki du Errekak

  Kirola  Malerreka

Josetxo Ezkurraren omenezko pilota txapelketan izen emateko epea ireki du Errekak

Lau eta erdiaren barrenean jokatuko den buruz buruko txapelketa martxoan abiatuko da eta otsailaren 7ra arte apuntatzen ahal da

Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita seigarren aldiz antolatutako Josetxo Ezkurra Memoriala pilota txapelketan izen emateko epea zabaldu du. Eskuz banaka eta lau eta erdiaren barrenean jokatuko den txapelketan, benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil eta senior mailako pilotariek eman dezakete izena otsailaren 7a bitarte. 

Nabarmenak

Zorion agurrak