Apirilaren 20an, larunbatean, 16:00etan eginen dute inaugurazioa eta hitzordua baliatuta, Ivan Benitezek bisita gidatua eskainiko du 18:00etan. Nahi duenak datozen hiru asteburuetan erakusketa bisitatzeko aukera izanen du: apirilaren 20an (16:00-20:00), apirilaren 21ean (10:00-13:00), apirilaren 26an (18:30-20:30), apirilaren 27an (16:00-20:00), apirilaren 28an (10:00-13:00), maiatzaren 3an (18:30-20:30), maiatzaren 4an (16:00-20:00) eta maiatzaren 5ean (10:00-13:00).
Argazki guztiek azalpen labur bat dute ondoan, irudiari testuingurua ematen diona. Ahanzturaren aurkako bozgorailua izateaz aparte, jendartearen bizitzeko borondatea goraipatzeko lagin bat izan nahi du erakusketak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!