Aitortu duenez, «tabakoa saltzen da gehien. Hala ere, jendeak liburuak ere erosten ditu. Digitalizazio garai honetan, liburu fisikoak nahiago dituztenak ere badaude; usaintzea, ukitzea… papera ez da hilko».
Hala ere, gizartearen kontsumo aldaketa kezkagarria da: «lehen jendeak herrian erosten zuen, baina orain hirietara joateko ohitura nagusitu da eta horren kontra lehiatzea zaila da. Baina ez da herrietan bakarrik gertatzen, hirietan ere denda ttiki eta ertain aunitz ixten ari dira. Bizitza estiloa aldatzen ari da, eta herrikoari eutsi behar diogu. Doneztebarrek badakite edozein gauza behar badute, hemen egonen garela».