«Ta Malerrekan ze?»

Malerrekako gazte asanblada edo MGA lehen, Lapaitza asanblada orain (ongi etorri Bertizarana). Dozena bat gazte lehen eta bertze dozena bat orain, baina eztabaida berdinak anitzetan. Garai zaharrak, garai berriak, baina gazteriaren aktibazioa burutan, hamaika buruhauste beti.

Ingurura begiratu eta; Xulufrinak, Bor-Bor, Talde ekosoziala, Zapatillera, Baztango gaztetxea... Ze inbidia (sanoa) ematen digun inguruak aipatu izan dugu 11 bileratan. «Ta Malerrekan ze?» galdera geure buruari. Mugimendua eta gero espazioa? Hala espazioak ekarriko du mugimendua? Eztabaida zaharrak eta soluziorik ez, baina inguruneak eragina duela dudarik ez.

Malerrekan arnasguneak behar ditugu, bertzelako espazioak behar ditugu. Gaztetxea akaso? Eztabaida hortatik abiatuz irekiko dugu datorren hilaren 17an Doneztebeko herriko ostatua. Eskualdeko gazte sortzaile, euskaltzale, feminista… denon elkargune izan dadin. Aspaldi hasitako bideari ekarpena eginen diolakoan... Ongi pasa feriak eta bertan ikusiko dugu elkar!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun