api 01, 15:00
Aste Santuari begira Erratzuko artisauek azokak antolatu dituzte Elizondon eta Erratzun. Apirilaren 2an, ortzeguna, Elizondoko plazan izanen dira eta 4an eta 5ean, larunbat eta igandean, Erratzuko plazan.
api 01, 14:00 Mendialdea
Nafarroako Turismoak MRR funtsek Baztan-Bidasoko eraldaketa turistikoan duten eragina jakinarazteko eta ikusarazteko jardunaldia antolatu zuen asteartean. Hau izan da Nafarroako bertze zonalde batzuk zeharkatuko dituen biraren lehen geldialdia, helburu berarekin: zonalde bakoitzean egindako proiektu eta jarduera interesgarriak ezagutzea, aldi berean lurraldeko eragile publiko-pribatuekin topaketa profesional bat sortuz. Nafarroa osoan, funts horietatik eratorritako 85 milioi eurori esker, turismoa eraldatzeko 300 proiektu baino gehiago sortu dira ehun toki erakundetan baino gehiagotan.
Minak arintzeko
Errehabilitazioa
Metodologia berritzaileak
Sukalde garbiketak
Garbigailu industrialak
Hauspolariek