Jendetza bildu zen igande arratsaldean Elizondoko Merkatuko plazan, Benito Menniko Bertiz eraikinera etorri diren 20 gazte migratzaileei ongietorria egiteko musika, janari eta joko artean.
Antolatzaileek jakinarazi zutenez, joan den astean sare sozialetan zabaldutako bideo baten harira, «gure herrian bizi diren pertsonen aurka eraso faxistak izan dira, gorroto mezu arrazisten bidez». Horren kontra elkartu ziren herritarrak, «jatorria edozein dela ere, pertsona oro onartua eta errespetatua sentitu behar baita».