Tailerra emakumeei zuzendua egonen da, «haien autonomia sustatu nahian tradizionalki maskulinizatuak izan diren lanetan, aukera berdintasuna bulkatuz eta landa eremuko lanen ezagutza eta trebetasunera sarbidea erraztuz».
Bi saio praktiko izanen dira, apirilaren 17an, ortziralea, 17:00etatik 20:00etara eta 18an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara. Elizondoko Juanjo Atxa Mindegia pilotalekuan eginen dute (lehenagoko Baztan pilotalekuan). Tresna motak eta egin daitezkeen lan sinpleak azaltzeaz gain, segurtasun arauak, arriskuak eta prebentzio neurriak landuko dituzte.
Udalak «emakume guztiak animatzen ditu lantegian parte hartzera». Interesa dutenek izena eman beharko dute Berdintasun Zerbitzuarekin harremanetan jarriz. Horretarako eskuragarri daude 613 003 634 telefono zenbakia eta berdintasuna@baztan.eus helbide elektronikoa.