Antxitonea trinketeko 76. paleta goma txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 27a

Antxitonea trinketeko 76. paleta goma txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbat goizean.

11:00etan bigarren mailako finala jokatuko dute Elizondoko trinketean eta 12:00etan lehen mailakoa

Elizondoko Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketako 76. edizioko finalak jokatuko dituzte martxoaren 28an.

Larunbatean, 11:00etan, bigarren mailako finala jokatuko dute Osakarrek eta Trantxek, Olaberen eta Maiaren kontra. Segidan, eguerdi aldera, lehen mailako finala jokatuko dute Josu Gamiok eta Igoak, Huarteren eta Bengoetxearen kontra. Sari banaketaren ondotik, ohiko bazkaria ere eginen dute, txapelketa agurtzeko.

Aipatzekoa da lehen txapelketa 1894an jokatu zutela Antxitonean eta, antolatzaileek diotenez, Nafarroako eta Europako txapelketarik zaharrena da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun