Leb Ekin programarekin 'Aitona' antzezlana aurkeztuko dute larunbatean Akelarre kulturgunean

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 27a

Lide Martinez Abaigarrek Aitona antzezlanaren sormen prozesua erakutsiko du bihar, martxoaren 28an, 11:30ean Elizondoko Akelarre kulturgunean. Doluaren esperientzia pertsonaletik abiatutako lana da, ikus-entzunezkoak eta lengoaia eszenikoa nahasten dituenak. Saioa doakoa eta gaztelaniaz izanen da.

LEB EKIN

Leb Ekin programak antzerkira, dantzara, ikerketa eszenikora eta antzerki idazketara hurbiltzeko modu berri bat proposatzen du. Primizian, oraindik estreinatu gabeko antzezlanak irakurriko dituzte, sorkuntza fasean dauden proposamenak ezagutu eta artistek beren sormen prozesuak partekatuko dituzte, sortzaileen eta ikusleen arteko elkarrizketa sortuz. Arte eszenikoen inguruko guztia gehiago eta hobeto ulertzeko aukera da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun