'Lau haizeetara'
Euskal Herriaren luze-zabalean, lau haizeetara hedatzen diren istorioak bildu dituzte lau zinegilek aurtengo edizioan. Raul Barreras karrantzarrak Bitartean, gero izeneko lana ondu du Baztango bailararen txokoetan; Aitor eta Izaro Arruti anai-arrebek Mintzo zen film laburra sortu dute Elorrion izandako esperientziatik abiatuta; Olatz Ovejerok Larrabetzun oinarritu du bere Ikusi Makusi izeneko pieza; eta Alba Lozanok, azkenik, Zumaia izan du kokaleku Aho Beltza izeneko laburra sortzeko. Euskal Herria irudiz kontatzeko lau modu, edo lau haize-bolada fresko.