aza 18 Mendialdea
Hilabeteroko hirugarren astearteko martxarekin segituz, Arkupeak elkarteko mendizaleek txangoa egin zuten azaroaren 17an. Oraingoan Imotz bailaran, Latasako mendi inguruetan ibili ziren 57 mendizale, euriari aurre eginez. Trinitateko baselizaraino igan eta gero, goxo-goxo bazkaldu zuten Irurtzungo Plazaola hotelean. Irudiak: Joxe Zubieta
urr 26 Baztan Azpilkueta
Baztango Mindeitzek emanaldi ibiltaria egin zuen atzo goizean Azpilkuetako karriketan barna, Apaiotik abiatuta. Euriak eutsi egin zion eta 200 bat ikusle bildu zituen.
Informazioa eta argazkiak: Fermin Gartxitorena eta Juan Mari Ondikol