Xorroxin Irratiko Mari Karmen Irungarai esatariak erretiroa hartu du

Ttipi-Ttapa

Mari Karmen Irungarai (ezkerrean), Xorroxin Irratiko lankideekin batera, azken irratsaioaren ondotik.

1990. urtetik Xorroxin Irratian esatari aritu den Mari Karmen Irungarai esatariak erretiroa hartu du aste honetan, irratiko lankideen, laguntzaileen eta entzuleen oparien eta zorion agurren artean hartu ere. Azken egunean, ezusteko oparia ere izan zuen, Petti abeslari eta musikariak zuzenean kantatu baitzion, bere agurreko irratsaioan. Suerte ona opa diogu Mari Karmeni aro berrian.

Mari Karmen Irungarai, lankideek emandako opari batzuekin.

Martxoan Xorroxineko langileek eta laguntzaileek egindako bazkarian eman zuen erretiroaren berri eta omenaditxo ttiki bat egin zioten orduan ere Mari Karmen Irungarairi eta maiatzean erretiroa hartzekoa zuen Aralar Irratiko Martin Juanenari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun