Xorroxin Irratiko lankideetako batzuk, Mari Karmen Irungarairekin.
Xorroxin Irratiko esatari, langile, herriz herriko berriemaile eta kolaboratzaileen urteroko bazkaria egin zuten larunbatean Oronoz-Mugairiko Urgain jatetxean. Bazkariaren aitzinetik, Xorroxin irratiko langileek omenaldi ttiki bat eskaini nahi izan zieten Xorroxin Irratian 35 urte dituen Mari Karmen Irungarairi eta Aralar Irratian bertze hainbertze eta gehiago dituen Martin Juanenari. Biek aurten hartuko dute erretiroa eta, azpimarratu zutenez, Xorroxin Irratian erretiroa hartuko duen lehen langilea da Mari Karmen Irungarai.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.