Xorroxin Irratiko 45 urteko ibilbidean, lehenbiziko jubilazioa ailegatu da. Mari Karmenek erretreta hartuko du gaur. Irratiko eguneroko lanaldia utziko badu ere, irratia ez du alde batera utziko.
'Euskalduna hitza, bertakoa bihotza' dio Xorroxin Irratiko leloak…Zenbat eta zenbat tarte gure hizkuntzan eragiten, euskaratik eta euskaraz ingurua inarrosten Mari Karmen… Ia lau hamarraldi zure ahots gozo horrekin dozenaka, ehunka, milaka entzuleri belarriak goxatzen… Harro gaude zutaz, zu ere harro egon zaitez Mari Karmen!
Irri eta malko, bizipen aunitz izan ditugu urte hauetan guztietan. Esker mila familia handi honetako kide izateagatik; esker mila eman duzun guziagatik! Gozatu bizitzako fase honetan ere, eta ez urruti ibili, saiatuko gara ez sobera lan ematen baina… zutaz ez gara aise atzenduko. Besarkada bat!
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.