Larunbatean jokatu zuten Irisarriko Gure Doia ostatuan Hernandorena gazteen bertso sariketako lehenengo kanporaketa. Eskualdeko bi bertsolari aritu ziren bertan: Haira Aizpurua saratarra eta Josu Txoperena lesakarra. Saioa irabazita, finalerako txartela lortu du Aizpuruak.
api 22
Heldu den larunbatean Lekunberrin jokatuko den finalerdia puntu bakar bat galdu ez duen Loyolaren kontra jokatu beharko du
Doneztebeko Erreka eskubaloi taldeak txapeldunen faseko azken partida jokatu zuen larunbatean Donezteben, hirugarren postua jokoan, baina baldu egin zuen BM Ardoiren kontra. Honela, laugarren gelditu da Doneztebeko taldea eta heldu den larunbatean Lekunberrin jokatuko den lauko finaleko finalerdietako partida areriorik zailenaren kontra egokitu zaio, puntu bakar bat ere galdu ez duen BM Loyolaren kontra, hain zuzen. Ez da erraza izanen, baina saiatu saiatuko dira Iban Mindegiaren mutilak igandeko finalerako sailkatzen. Aipatzekoa da lauko finalaren ondotik bazkaria antolatu duela Errekak Doneztebeko Kasinoan. Joan nahi duenak asteartera arte eman dezake izena 679 42 64 98 Whatsapp zenbakian. Futbolean, garaipenak lortu dituzte Baztango bi taldeek, Gure Txokoak eta Doneztebek, berdindu Beti Gazteko emakumeek eta galdu Beti Gazteko gizonezkoek eta Aurrerak.