Sarako Olhain ikastolako aldizkaria argitaratu dute

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 16a, 18:00
Olhain ikastolako ikasleak. Argazkia: Seaska

Aurten ere Sarako ikastolako ikasleek, Apatx beraien aldizkaria argitara eman dute. Erakasleek lagundurik, gela bakoitzak artikuluak, jokoak, edota dokumentalak sortzen ditu. Aurtengo martxokoa hirugarren edizioa da, 2022an hasi baitziren aldizkaria argitarazten. Asmoa da Sarako ostatu eta mediku geletan dokumentu ttiki bat uztea, egin duten lan ederra saratar guziei ezagutarazteko.

2024ko martxoko 'Apatx' aldizkariaren azala

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun