Lauko finalerako sailkatzeko eta lidergoari eusteko partida erabakigarriak dituzte Errekako eskubaloi taldeek

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 5a, 08:00
Baztango jubenilen bigarren taldearen eta Donezteberen arteko derbia jokatuko dute igande arratsaldean Elizondoko Giltxaurdin.

Gizonezko nahiz emakumezkoen talde nagusiek Txantrearen  kontra jokatuko dute larubat arratsaldean Donezteben

Bazko astean ere, Gipuzkoan jokatzen duten futbol taldeek atseden izanen dute. Nafarroan ari diren futbol eta eskubaloi talde nagusiak, aldiz, lanera bueltatuko dira. Eskubaloian, Errekako talde nagusiek hitzordu garrantzitsuak izanen dituzte larunbat arratsaldean Donezteben. Lehenik emakumeak ariko dira, bigarren fase honetako lidergoari eusteko eta, ondotik gizonezkoak, lauko finalerako sailkatzeko partida erabakigarrian. Biek Txantrea izanen dute arerio. Baztango bi futbol talde nagusiek eta Aurrerak etxean jokatuko dute eta, jubenil mailan, derbia jokatuko dute Baztango bigarren taldeak eta Doneztebek Giltxaurdin. Errugbian, Akitania Berriko finalak jokatuko dituzte larunbatean Bidarten, bigarren mailakoa Senpereko SPUC taldeak Uztaritzeren kontra eta hirugarren mailakoa Sarako Izarrak eta Azkainek.

FUTBOLA

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikoan

CD Baztan – CD San Miguel, igandean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gizonezkoen Nafarroako Gorengoen mailan

Aurrera KE – CDF Itaroa Huarte, igandean 16:30ean Leitzako Arkiskilen.

Doneztebe FT 0 – Beti Casedano 1, martxoaren 27an jokatua.

Gizonezkoen Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Baztan B – Arga Ibaia KE, ortziralean 20:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailako jautsiera fasean

CD Baztan – JD San Jorge, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Aurrera KE – Rotxapea CD, larunbatean 16:30ean Leitzako Arkiskilen.

CD Baztan B - Doneztebe FT, igandean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Aurrera KE – CD Izarra, igandean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako mutiko kadeteen bigarren mailan

Aurrera KE – CAD Irabia, larunbatean 19:00etan Leitzako Arkiskilen.

CD Baztan – CD Kirol Sport A, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

CD Lezkairu A - Doneztebe FT, larunbatean 13:30ean Iruñeko Soto Lezkairun.

Nafarroako neska kadete infantilak

Aurrera KE – CD Oberena, larunbatean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

Beti Gazte – SD Lagunak, larunbatean 12:30ean Lesakako Mastegin.

Beti Kozkor KE - CD Baztan, larunbatean 12:15en Lekunberriko Plazaolan.

 

FUTBOL-8

Futbol 8 alebinak

Beti Gazte A – CD Etxarri Aranatz A, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa A – CD Oberena C, igandean 12:00etan Berako Matzadan.

Baztan A – CD Amaya B, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

SD Alsasua - Doneztebe A, igandean 11:00etan Altsasun.

Doneztebe B – UCD Burlades A, larunbatean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD San Ignacio D - Baztan B, larunbatean 11:00etan Iruñeko Jesuitas ikastetxean.

CD Asdefor C - Gure Txokoa B, larunbatean 10:45ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Beti Gazte B – CD Iruña B, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Futbol 8 neska infantil-alebinak

Gure Txokoa A – CD Izarra B, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Gure Txokoa B – UCD Burlades A, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Baztan A – CD Peña Azagresa A, larunbatean 12:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Futbol 8 neska benjamin-alebinak

UD Mutilvera C - Beti Gazte A, igandean 16:00etan Arangurenen.

Baztan B – CD Lodosa B, larunbatean 12:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Baztan C – CD Izarra C, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

UD Mutilvera E - Beti Gazte B, larunbatean 11:15ean Arangurenen.


ARETO FUTBOLA

Alebinak txapeldunen fasea

Aurrera A atsedena.

Aurrera B atsedena.

Benjaminak

CD Kirol Sport - Aurrera A, larunbatean 10:00etan Orkoiengo Mendikur kiroldegian.

Aurrera B atsedena.


ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak ligan

Erreka KE – UDC Txantrea, larunbatean 19:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Emakumezko seniorrak txapeldunen fasea

BM Ardoi - Baztango BKT, igandean 10:00etan Zizur Nagusiko kiroldegian.

Emakumezko seniorrak bigarren fasea

Erreka KE – UDC Txantrea, larunbatean 17:00etan Doneztebeko kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Gizonezkoen Akitania Berriko 3. mailako finala

Sarako Izarra RT – Azkaine, larunbatean 15:00etan Bidarten.

Gizonezkoen Akitania Berriko 2. mailako finala

Senpere SPUC – Isturitz/Jatxou, larunbatean 17:00etan Bidarten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun