SPUC eta Sarako Izarra errugbi talde nagusiek finalak jokatuko dituzte apirilaren 6an Bidarten

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 2a, 20:00
Sasoi honetan hirugarren aldiz neurtuko dituzte Sarako eta Azkaingo errugbilariek, oraingoan finalean.

Senpertarrek bigarren mailakoa jokatuko dute Uztaritze-Jatsuren kontra eta saratarrek hirugarren mailakoa Azkaineren kontra

Akitania Berriko errugbi ligako lehen fasea bukatuta, kategoria guztietako finalak jokatuko dituzte aste hondar honetan. Apirilaren 6an, larunbatean Bidarten jokatuko dituzte hirugarren eta bigarren mailako finalak. 15:00etan bigarren mailako finala jokatuko dute Sarako Izarrak eta Azkainek eta segidan, 17:00etan, bigarren mailakoa Senpereko SPUC eta Ustaritz-Jatxou taldeek.

Ligan ere elkarren kontra arituak dira Sarako Izarra eta Azkaine. Bakoitza bere herrian nagusitu zen (basurdeek 12-9 irabazi zuten Animainean eta azkaindarrak 11-6 gailendu ziren Azkainen) eta orain, finalean, zelai neutralean neurtuko dituzte indarrak.

Apirilaren 7an, igandean, bertze bi finalak jokatuko dituzte Biarnon, Paue ondoko Billère herrian. 14:30ean erregionaleko erreserben finala jokatuko dute Bidart eta Biarnoko Lembeye taldeek eta 16:30ean lehen mailako finala Biarnoko Arudy eta Escou Lasseube taldeek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun