Jeannot Etxeberrigarai lehendakariak denei ongietorria eman eta hor izatea eskertu zien, «zeren kiderik gabe ez da elkarterik eta bulegoa kontent da zeren bisai berri batzuk baziren etorriak gurekin egun goxo baten pasatzerat». Eskerrak eman zizkion udalari ere, gela eder hori prestatzeagatik eta herriko enplegatuak gela horrela emateagatik.
Bertze elgarretaratzea eginen dute ereiaroaren 8an Baratxarte jatetxean. Michel Ferraz diruzainak eman ditu kontuak. Herriaren subentzioarekin, baita Azkaingo Larrun Kanta koralak ematen duenarekin, kontuak positiboa dituztela aipatu zuen. Lehendakariaren azken hitzean pentsamendua izan zuen mundu honetatik joanak diren guztientzat. Agur Jaunak kantatu denek zutik. Bazkaria Ttotte musikariak ongi airostu zuen, euskal kantu eder batzuk emanez denen artean eta arratsaldeko bortzak inguruan denak bere lekuetara sartu ziren.