Sarako Beti Gazte elkartearen urteko biltzarra eta bazkaria apirilaren 13an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 5a, 19:00
Beti Gazte elkarteko erretratuen bilkura, duela bi urte.

Lur Berrin eginen den bazkarirako izen-ematea apirilaren 9a aitzin egin behar da

Apirilaren 13an, larunbatez, Sarako Beti Gazte erretretatuen elkarteak antolatu du bere biltzar nagusia eta ondotik bazkaria, Lur Berri gelan 12:30ean, honako menuarekin: aperitifa, eltzekaria, legatza saltsa berdean, idikia saltsan, gasna erreximentarekin, pastiza, arno beltz eta gorri, kafea ondokoarekin.

Prezioa 27 eurokoa da eta karta 8 euro, denetara 35 euro. Horretarako behar duzue zuen izena eman apirilaren 9a aitzin deituz Jeannot (05 59 54 21 34), Maite (06 31 62 90 66) edo Anita (06 28 28 08 24). Erretretatu guziak gomit dira, egun goxo bat pasatzeko denak elgarrekin. Tote ere hor izanen da arratsalde hori airosteko kantu eta dantza batzuekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun