Antxiak TTIPI-TTAPAri kontatu dionez, «martxoaren 21ean lapurreta batzuk gertatu ziren Saran, tartean, nire atelierrean». Zehaztu du, «nire sorkuntza lan guztiak eraman zituztela, kasik ehun pieza, eta lan egiteko materiala ere bai». Kalteak «handiak» izan direla aipatu du, eta egoerari aurre egiteko laguntza bonuak edo opari txartelak atera ditu. Web orrian sartuta, 25, 50 eta 100 euroko bonuak hartzen ahal dira: «Orain ordaintzen duzuna zure hurrengo erosketan edo atelierrean ematen ditudan ikastaldietan deskontatuko da». Gisa horretara, «gastuei aurre egin eta berriz ere sortzen hasi» nahi du.
Horrekin batera, garbi utzi nahi izan du «nire sorkuntza salmenta puntu bakarra ni naizela, norbaitek salgai ikusten baditu bertze lekuren batean...».