Lauko finalerako sailkatzetik hurbil dago Erreka gizonezkoen eskubaloi taldea

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 8a, 08:00
Errekako gizonezkoek garaipen garrantzitsua lortu zuten larunbatean Donezteben eta lauko finaletik urrats batera daude.

Errugbian, Akitania Berriko hirugarren mailako finalean galdu egin zuen Sarako Izarrak Azkaineren kontra

Bazko asteburuan atseden izan dute Gipuzkoan jokatzen duten futbol taldeek, baina Nafarroan ari diren futbol eta eskubaloi talde nagusiak, aldiz, lanera bueltatu dira. Eskubaloian, Errekako gizonezkoen talde nagusiak lauko finalerako sailkatzeko urrats handia eman zuten larunbatean Txantreari irabazita. Emakumeek, aldiz, galdu egin zuten, bigarren fasean lehen aldiz. BKTk ere galdu egin zuen. Futbolean berdinketak lortu zituzten jokatu zuten talde guztiek. Errugbian, Akitania Berriko finalak jokatu dituzte larunbatean Bidarten eta, hirugarren mailakoan, Azkainek irabazi dio Sarako Izarrari.

FUTBOLA

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikoan

CD Baztan 1 (Alvaro Fernandez) – CD San Miguel 1

Gizonezkoen Nafarroako Gorengoen mailan

Aurrera KE 0 – CDF Itaroa Huarte 0

Doneztebe FT 0 – Beti Casedano 1, martxoaren 27an jokatua.

Gizonezkoen Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Baztan B 1 (Aritz Urrutia) – Arga Ibaia KE 1

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailako jautsiera fasean

CD Baztan 1 (Antton Telletxea) – JD San Jorge 0

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Aurrera KE 1 (Jon Mikel Agirre) – Rotxapea CD 0

CD Baztan B 0 - Doneztebe FT 5 (Ibai Mindegia, Eki Erasun, Koteto Ezkurrak 2 eta Izei Astibia)

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Aurrera KE 0 – CD Izarra 5

Nafarroako mutiko kadeteen bigarren mailan

Aurrera KE 0 – CAD Irabia 0

CD Baztan 6 (Eneko Mayorak 3, Markel Telletxea, Ekaitz Franzesena eta Julen Elizaintzin) – CD Kirol Sport A 3

CD Lezkairu A 2 - Doneztebe FT 8 (Jon Ander Etxebestek 4, Unai Lizasoain, Iñaki Bazterrika eta beraien atean).

Nafarroako neska kadete infantilak

Aurrera KE 0 – CD Oberena 7

Beti Gazte 2 (Arhane Silveira eta Olaia Etxarte) – SD Lagunak 1

Beti Kozkor KE 0 - CD Baztan 3 (Eider Urrutia, Lucia Baldanta eta Kattalin Muratori)

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak liga

Erreka KE 36 – UDC Txantrea 30

Emakumezko seniorrak txapeldunen fasea

BM Ardoi 33 - Baztango BKT 19

Emakumezko seniorrak bigarren fasea

Erreka KE 26 – UDC Txantrea 27

 

ERRUGBIA

Gizonezkoen Akitania Berriko 3. mailako finala

Sarako Izarra RT 22 – Azkaine 27

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun