Lauko finalerako sailkatu da Errekako gizonezkoen eskubaloi taldea

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 15a, 08:00
Errekako gizonezkoek lauko finala jokatuko dute apirileko azken asteburuan Lekunberrin.

Errekako gizonezkoen eskubaloi talde nagusiak lauko finala jokatuko du. Loyola liderraren kontrako partida galdu zuen, baina Loyolak berak irekiak zizkion lauko finalerako ateak Doneztebeko taldeari, ordu batzuk lehenago Anaitasunari irabazita. Horrela, partida baten faltan, lauko finalerako laukotea erabakia dago eta datorren asteburuan Donezteben, hirugarren postua jokoan izanen dute Doneztebek eta Ardoik. Errekako emakumeek garaipenarekin bukatu zuten denboraldia eta BKTk galduta. Futbolean, Beti Gazteko gizonezkoen, Baztango talde naguaik eta Gure Txokoak garaipenak lortu zituzten eta, aldiz, Beti Gazteko emakumeek, Doneztebek, Aurrerak eta Baztango bigarren taldeak galdu egin zuten. Errugbian, erraz nagusitu ziren Sarako Izarrako emakumeak Animainean.

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte 3 (Jon Zabala, Asier Larralde eta Asier Taberna) – Ordizia 1

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikoan

CD Idoya 1 - CD Baztan 2 (Ion Osakar eta Elur Meoki)

Gizonezkoen Nafarroako Gorengoen mailan

CD Valle de Egues B 5 - Aurrera KE 0

CD Lezkairu 2 - Doneztebe FT 1 (Xabi Erasun)

Gizonezkoen Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Rotxapea CD B 2 - CD Baztan B 0

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 3 (Enaitz Portu, Urtzi Fagoaga eta Ruben Pedrosa) – Indarbizi 17 FK 2

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Olaia Mendiburu) – Mariño CD 3

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

San Marcial 0 - Beti Gazte 3 (Ion Galardi, Asier Halzuet eta Yeray Gerometta)

Real Union Club 5 - Gure Txokoa 1 (Kenai Garcia)

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailako jautsiera fasean

CD Amigó B 2 - CD Baztan 1 (Haritz Bidegain)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

CD Asdefor A 2 - Aurrera KE 2 (Eneko Barriola eta Ibai Remirez)

CD Lezkairu B 5 - CD Baztan B 0

Doneztebe FT 4 (Eki Erasun, Koteto Ezkurra eta Aitor Lorentek 2) – CF Gazte Berriak Ansoain 1

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

UD Mutilvera 2 - Aurrera KE 0

Gipuzkoako mutiko kadeteen gorengoen mailan

Trintxerpe 2 - Beti Gazte 2 (Gaizka Seinek 2)

Gure Txokoa 1 (Xiker Ruiz) – Añorga B 5

Gipuzkoako mutiko kadeteen lehen mailako kopan

Landetxa 0 - Beti Gazte 1 (Oinatz Aiestaran)

Oiartzun C 4 - Gure Txokoa 0

Nafarroako mutiko kadeteen bigarren mailan

JD San Jorge 0 - Aurrera KE 3 (Ganix Rodriguez, Ekaitz Mitxelena eta Mikel Portu)

CAD Irabia 2 - CD Baztan 0

Doneztebe FT 5 (Unai Lizasoain eta Jon Ander Etxebestek 4) – Berriozar CF A 0

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 3 (Haizea Otaegik 2 eta Eluska Pombar) – Goierri Gorri B 0

Nafarroako neska kadete infantilak

SD Lagunak 4 - Aurrera KE 0

CF Gazte Berriak Ansoain 1 - Beti Gazte 3 (Maddi Martinezen golak)

CD Baztan 6 (Ainhoa Jubera, Uxue Lizardi, Kattalin Muratori, Olaia Alegrek 2 eta Carla Sagastibeltza) – SD Alsasua 0

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CF Gazte Berriak Ansoain 1 - CD Baztan 2 (Izai Urrutia eta Eneko Zelaieta)

Doneztebe FT 5 (Anton Balda, Oier Rekarte, Ander Zelaieta, Unai Sarrias eta Enaitz Goñi) – JD San  0

CD Oberena 3 - Aurrera KE 2 (Hodei Sagastibeltza eta Unai Labaien)

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

CD Ademar 3 - Doneztebe FT 2 (Ekaitz Sein eta Inhar Aioroa)

Berriozar CF 5 - CD Baztan 2

Gipuzkoako mutiko infantil txiki kopan

Allerru 1 - Beti Gazte 3 (Beñat Irazoki, Oier Txoperena eta Ander Etxegarai)

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako Udaberri Kopa

Kostkas Mariaren Bihotza C 2 - Gure Txokoa 3 (Hegoi Retegi, Danel Perez eta Yasir El Ouafi)

Futbol 8 neska infantil-alebinak

CD La Peña Fustiñana A 3 - Gure Txokoa A 4 (Aroa Martinek 3 eta Kenia Rico)

CD Lourdes B 4 - Gure Txokoa B 2 (Elorri Goñi eta June)

Mulier FCN 1 - Baztan A 6

 

 

ARETO FUTBOLA

Alebinak txapeldunen fasea

CD Ultzamaldea 4 - Aurrera A 6 (Amets De Castro, Xabier Loitegik 2, Iraitz Andiarena, Juba Vicente eta Iker Zestau)

Aurrera B 0 – GCH Garbayo Chivite Cintruenigo FS 9

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak ligako txapeldunen fasean

Loyola 27 - Erreka KE 22

Emakumezko seniorrak txapeldunen fasean

Baztango BKT 15 – ECA Malkaitz 28

Emakumezko seniorrak bigarren fasean

Lagunak 27 - Erreka KE 28

Mutiko kadeteak ligan

Anaitasuna B 34 - Erreka KE 26

Neska kadeteak ligan

Baztango BKT 39 – Uharte 24

Erreka KE 13 – Anaitasuna B 34

Mutiko infantilak ligan

Erreka KE 49 – Atalaya 37

Neska infantilak ligan

Valle de Egues 16 - Erreka KE 27

Baztango BKT B 12 – Mendavia 32

CD Aoiz 21 - Baztango BKT A 39

 

ERRUGBIA

Gizonezkoen Frantziako txapelketa

Sarako Izarra RT 23 – Rugby Club Pays de Roquefort 10

Emakumezkoen euskal ligan

Sarako Izarra RT 36 – Iruña Rugby Club 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun