Iparraldeko Pilota Batzordearen trinketeko amaturren buruz buruko esku huskako txapelketako lehen mailako finala galdu zuen apirilaren 6an Irisarrin Sarako Izarrako Aritz Lekuonak, 19-40, Endaiarrak taldean Asier Aspuru Agorria bizkaitarraren kontra. Sariak hartzerakoan, bi pilotariek euskal selekzioa aldarrikatu zuten.