131puntu lortuta lehen postua lortu zuen larunbatean Aizpuruak. Haren atzetik sailkatu ziren Danel Herrarte 123 punturekin, Maddi Agirre 119 punturekin, Josu Txoperena lesakarra 119 punturekin, Beñat Astiz 115,5 punturekin eta Aiantza Lannes 100,5 punturekin. Larunbat honetan jokatuko dute bigarren kanporaketa Hendaiako Baleak elkartean.
Finalerako bi saioetako irabazleak, eta puntuazio altuena duten lau bertsolariak sailkatuko dira, eta beraz, oraindik finalean kantatzeko aukerekin da Txoperena.
Finala Herri Urratsen bezperan, maiatzaren 11n jokatuko dute Senpereko Larraldea etxean.