Helduen dantza talderako mutilak eskatu dituzte Goizuetan

  Kultura  Leitzaldea  Goizueta

Helduen dantza talderako mutilak eskatu dituzte Goizuetan

Urriaren 6an hasita, asteartero eginen ditu entsaioak Umore Ona helduen dantza taldeak 

Ez da Goizuetako arazoa bakarrik, baina han ere nabarmena da. Behin adin batera ailegatuta, dantza taldea uzten dute mutikoek eta horrek hankamotx uzten du taldea. Hortaz, urriaren 6an hasiko dituzten entsaioetarako deialdi berezia egin du Umore Ona helduen dantza taldeak: mutilak apuntatzea, alegia. Beraz, animatu eta hasi dantzan!

Plazaola Partzuergo Turistikoak ordezkatze lanposturako hautapen prozesua abiatu du

 Leitzaldea

Kudeatzaile lanpostua ordezkatu eta lan poltsa osatzeko eskaintza bultzatu du Plazaola Partzuergo Turistikoak. Eskaera aurkezteko azkeneko eguna irailaren 25a izango da.

350 lagunek egin dute Aresoko zortzigarren mendi martxa

 Leitzaldea  Areso

350 lagunek egin dute Aresoko zortzigarren mendi martxa

Eguraldi bikainarekin, goizeko 08:00etan abiatu ziren mendizaleak Aresoko plazatik. 21 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten, tartean Urkitako gainera igoz. Lau-bost orduren bueltan osatu zuten gehienek ibilbidea eta kamiseta gorri eta beltza helmugan jaso ondotik herritarrek egindako paella janda berreskuratu zituzten indarrak.

Leitzaldeko Gizarte Zerbitzuak laguntza teknikoak emango ditu dohainik

  Gizartea  Leitzaldea

Gaurtik aurrera jarri da martxan zerbitzua. Leitzaldeko biztanleek laguntza teknikoak maileguan erabiltzeko aukera izango dute, betebeharrak errespetatuz eta beharrezko agiriak aurkeztuz.

 

Alesbesko Euskararen Egunean parte hartu du Goizuetako Abesbatzak

  Kultura  Leitzaldea  Goizueta

Alesbesko Euskararen Egunean parte hartu du Goizuetako Abesbatzak

Alesbesen (Villafranca), II. euskara eguna ospatu zuten irailaren 5ean. Bertan Goizuetako Umore Ona abesbatzakoak egon ziren, Ereñotzuko Ozenki abesbatzakoekin batera, beraien gonbidapena jaso ondotik. Ikusi argazkiak

Natalia Azkona Lekunberriko zinegotzia da Plazaola Partzuergoko lehendakari berria

  Gizartea  Leitzaldea

Natalia Azkona Lekunberriko zinegotzia da Plazaola Partzuergoko lehendakari berria

Legegintzaldi berriaren hasiera dela eta, Plazaola Partzuergo Turistikoak bazkide guztiei Batzar Orokorrerako deia egin zien uztailaren 23an. Batzar horretan, ohiko gaiak lantzeaz gain, datozen lau urtetarako lehendakaria aukeratu zen. Natalia Azkona, Lekunberriko zinegotzia hautatu zuten kargurako.

Jon Kanflanka leitzarra Euskadiko sega txapelketaren finalean izanen da

  Kirola  Leitzaldea  Leitza

Jon Kanflanka leitzarra Euskadiko sega txapelketaren finalean izanen da

Igandean jokatutako kanporaketa bezalaxe, finala ere Aian jokatuko dute abuztuaren 16an

Uztailaren 26an, igandean jokatu ziren Aian (Gipuzkoa), gizonezkoen Euskadiko sega txapelketako kanporaketak. Duela aste batzuk Nafarroako txapela jantzi zuen Jon Kanflanka leitzarrak abuztuaren 16an leku berean jokatuko den finalerako txartela, Jexux Mari Ormaetxea, Igor Esnaola eta Gabirondo II.arekin batera.

Atekabeltz gaztetxearen 10. urteurrena ospatuko dute larunbatean Leitzan

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

Atekabeltz gaztetxearen  10. urteurrena ospatuko dute larunbatean Leitzan

Egun osoko egitarau zabala prestatu dute eta bazkalondoan musika izanen da nagusi

Hamar urte bete dituztela ospatu eta hamaika gehiago egiteko asmoz direla azaltzeko, egun osoko pesta antolatu dute uztailaren 25ean Atekabeltz gaztetxekoek Leitzan. 

Nafarroako Auroren Topaketan parte-hartu du Goizuetako Umore Ona Abesbatzak

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Nafarroako Auroren Topaketan parte-hartu du Goizuetako Umore Ona Abesbatzak

4.000 abeslari bildu ziren igandean Tafallaldean, tartean goizuetarrak eta Ereñozukoak

Nafarroako Auroroen XXXIX.topaketa egin zen uztailaren 19an, Tafallan. Bertan, 4.000 inguru aurorek hartu zuten parte, hauetatik, 70en bat Ereñotzuko Ozenki eta Goizuetako Umore Ona abesbatzakoak ziren. Ikusi Felix Loiarteren argazkiak

Karmen bezperako herri afaria giro ederrean joan zen Goizuetan

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Karmen bezperako herri afaria giro ederrean joan zen Goizuetan

Aurkeztutako 11 tortillen artean, Garazi Olaizola eta Janire Bakero lehengusinek irabazi zuten lehiaketa

Gau giro bikainean joan zen Karmen bezperako afaria. Tortilla lehiaketan hamaika aurkeztu ziren eta Garazi Olaizola eta Janire Bakero suertatu ziren txapeldun, Fernando Goia, Haizea Goikoetxea, Eñaut eta Intzaren aurretik. Ikusi Felix Loiarteren argazkiak

Josetxo Urrutia leitzarrak lehen aldiz irabazi du Euskadiko ingude-jasotze txapelketa

  Kirola  Leitzaldea  Leitza

Josetxo Urrutia leitzarrak lehen aldiz irabazi du Euskadiko ingude-jasotze txapelketa

Maika Ariztegi iturendarra bigarren izan da emakumezkoetan

Josetxo Urrutia Baleztena leitzarrak lehen aldiz irabazi du Euskadiko ingude-jasotze txapelketa. Ekainaren 26an Bizkaiko Diman egindako saioan 86 jasoaldi eman zizkion 18 kiloko ingudeari, minutu eta erdian. Emakumezkoetan, iaz txapeldun izan zen Maika Ariztegi iturendarra eta aurten azpitxapeldun.

Aimar Olaizolak ezin izan du buruz buruko bosgarrena jantzi

  Kirola  Leitzaldea  Goizueta

Aimar Olaizolak ezin izan du buruz buruko bosgarrena jantzi

19-22 galdu du Mikel Urrutikoetxearen kontra final handi batean

 

Aimar Olaizola goizuetarrak ezin izan du buruz buruko bere bosgarren txapela jantzi. Ekainaren 28an Bilbon jokatutako final bikainean 19-22 galdu du Mikel Urrutikoetxearekin.

Erremonteko promozio txapelketa irabazi du Aritz Zubiri goizuetarrak

  Kirola  Leitzaldea  Goizueta

Erremonteko promozio txapelketa irabazi du Aritz Zubiri goizuetarrak

Ansa II.rekin bikote eginez, 40-39 irabazi zieten Segurola eta Larrañagari final gogoangarrian

Martxoan promesas txapelketa irabazi zuen Aritz Zubiri goizuetarrak, Otaegirekin bikote eginez. Hiru hilabete beranduago profesional mailako bigarren txapela jantzi du, Ansa II.arekin batera Promozio txapelketako final bikainean Segurola eta Larrañagari 40-39 irabazita.

Leitzako Torrearekin elkartasuna adierazi dute herriko 66 eragile eta pertsona ezagunek

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

Leitzako Torrearekin elkartasuna adierazi dute herriko 66 eragile eta pertsona ezagunek

Herriko Taberna ixteko agindu dute Espainiako auzitegiek eta Konpromiso Eguna iragarri dute ekainaren 27rako

Orain dela 13 urte abiatu zen hainbat pertsona eta herriko tabernen aurkako auzia bere gorenera iritsi da. Espainiako Auzitegi Gorenak 101 elkarte bahitu eta bost pertsonari urtebete eta hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri die. Horien artean, Leitzako Torrea konfiskatu-bahitzeko agindua eman dute eta Torrea betiko ixteko agindu dute Espainiako auzitegiek. Horren aurrean, herriko hainbat eragile eta norbanakok agerraldia egin zuten ekainaren 25ean tabernaren atarian.

Goizuetako Umore Ona abesbatzak Aurorak abestu ditu aurten ere Hernaniko festetan

  Kultura  Leitzaldea  Goizueta

Goizuetako Umore Ona abesbatzak Aurorak abestu ditu aurten ere Hernaniko festetan

Ereñozu eta Hernaniko abesbatzekin batera

Lehengo larunbatean, ekainaren 20an, Goizuetako Umore abesbatza Hernaniko San Joan festetan izan zen, Ereñotzuko Ozenki abesbatza eta Hernaniko Kantuzekin batera, kalez kale Aurorak kantatuz, azken urte hauetako ohitura jarraituz. Ikusi argazkiak

Herriarteko pilota txapelketaren finala jokatuko du Goizuetak

  Kirola  Leitzaldea  Goizueta

Herriarteko pilota txapelketaren finala jokatuko du Goizuetak

Lehen mailan, finalerdietan kanporatu dute Doneztebe

Nafarroako bigarren mailako pilota txapelketako hasierako faseko zazpigarren eta hondar jardunaldia jokatu zuen ekainaren 19an Goizuetak. Arbizuren kontrako lau partidak irabazi zituzten herrian. Honela, uztailaren 4an, goizeko 9:30etik aitzinera Labriten jokatuko den finalerako txartela lortu dute goizuetarrek. Esteribar izanen dute arerio.

Iralekuen hitzarmena sinatzeko aukera dute goizuetarrek

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Iralekuen hitzarmenarekin ados dauden goizuetarrek hau sinatzeko aukera izanen dute Udaletxean. 2015eko urtarrilaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen joan den urteko azaroaren 26an Nafarroako Gobernuak hartutako akordioa, Goizuetako herri-lurretako ondasunak berreskuratzearen gaineko transakzio hitzarmenaren arau orokorrak onesten dituena. 

Ansa II eta Aritz Zubiri goizuetarra Promozio txapelketako finalean izanen dira

  Kirola  Leitzaldea  Goizueta

Ansa II eta Aritz Zubiri goizuetarra Promozio txapelketako finalean izanen dira

Finalaurrekoan irabazi diete Otaegi eta Martirenari

Martxoan promesas txapelketa irabazi zuen Aritz Zubiri goizuetarrak, Otaegirekin bikote eginez. Hiru hilabete beranduago profesional mailako bigarren txapela janzteko aukera izanen du, Ansa II.arekin batera Promozio txapelketako finalerako txartela eskuratu baitu.

Zeraingo proiektuaren berri eman du Jakoba Errekondok Goizuetan

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Zeraingo proiektuaren berri eman du Jakoba Errekondok Goizuetan

Biztanleria eta bizi-kalitateari eusteko aldaketa goizuetarren esku dagoela argi utzi zuen

Jakoba Errekondo hurbildu zen ekainaren 13an Goizuetara, Zeraingo proiektuaren berri ematera. 60 bat lagun  bertaratu ziren udaletxera, eta besteak beste, goizuetarrek beren kezkak eta dudak galdetzeko aukera izan zuten, hala nola, zer egin goizuetako biztanleriari eusteko edo nola mantendu bizi kalitatea. Ikusi argazkiak

Pesta borobila egin dute aresoarrek larunbatean

 Leitzaldea  Areso

Pesta borobila egin dute aresoarrek larunbatean

Ospakizun bikoitza izan zuten Areson ekainaren 13an, Ehuntzen egunak eta Lagun Arteak antolatutako bestak bat eginda. Goizean oihalak josi eta margotzen aritu ziren eta ekainaren 21ean Iruñean egitekoa den ekitaldirako materiala eta sarrerak erosteko aukera ere izan zen. Pintxoak, jokoak, Basakaitz dantza taldearen emanaldia... eta herri bazkarian 150 pertsona baino gehiago bildu ziren. Maialen Arzallus eta Julio Sotok girotu zuten bazkalondoa eta Gabenara taldearen erromeriak alaitu zuen arratsa karrapean giro bikaina sortuz. Ikusi argazkiak

 

Nabarmenak

Zorion agurrak