Letradunak badaki baina…

Urtebete behar izan zen obra egiteko baina Herri Areto bikaina gelditu zen: bil daitezkeen eserlekuak, zinemarako edo musika emanaldietarako argiteria eta soinu egokia… Noski, irisgarritasuna ere kontuan hartu zen eta koskarik gabe aretora sartu eta irten ahal izatea bermatu zen. Milioi bat euro kostatu zen lanak egitea, baina areto bikaina gelditu zen.

Ireki zen aretoa eta aurreneko ikuskizunak ederki joan ziren. Areto ezin hobea zen… inklusioaren aldeko ekitaldi bat antolatu eta gabeziak agerian gelditu ziren arte. Aretoa irisgarria zen ikus-entzuleentzat… baina ez mugikortasun arazoak zituzten artistentzat! Oholtzara igotzeko eskailerak zeuden, gaindiezinak gurpildun aulkientzat. Artisten aldagelak beheko solairuan zeuden, eskailera oso pikoak jaisteko, eta jaitsigailurik ez. Nola ez zen pentsatu artistengan? Esaerak dioen bezala, Letradunak badaki, probatuak hobeki. Arkitektoak oholtzara iristeko arazoak izan balitu ez zitzaion pasako! Eta orain zer?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun