Arrakasta handia izan du Leitzako Mendi Zikloaren lehenengo edizioak

Ttipi-Ttapa 2024ko apirilaren 22a

Aurrera Mendibil Mendi Taldeak Mendi zikloa antolatu du estreinakoz. Apirilaren 18tik 21era, bi mendi irteera eta hiru proiekzio izan dituzte herrian. Antolatzaileek aipatu dute jasotako erantzunarekin gustura gelditu direla: «emanaldietan 60 lagun inguru bildu dira eta helduen mendi irteeran 50 bat mendizale».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun