13 eta 12 ez da berdin irakurtzen matematika liburuan edo kaleko paretetan.
Justizia ez da berdin irakurtzen epaitegiko atean edo kartel batean. Batzuen justizia besteen heriotza denean posible al zaio justizia deitu?
Ideien heriotza egungo krisi. Egungo krisia batzuentzat irabazi.
Agortuta dago askatasun hitza. Edonork erabiltzen du. Agortuta al dago askatasun hitza?
Berdintasuna ere bandera zarratatua da. Edonork haizeratzen du eta gutxi hitz egiten da bakoitzak ematen dion esanahiari eta inplikazioei buruz. Burgesiaren diskurtsoetan hitz bakoitza da Troyako zaldi.
Bakea. Noren bakea. Norentzat eta zertarako. Bakea Palestinan. Palestina aske izanen bada baldintzarik gabe izanen da eta inolaz zapaltzailearen bakea inposaturik. Ez dugu denok bakea berdin ulertzen.
Ez dugu denok ezer berdin ulertzen.
Aitor Bizkarrak jarritako hitzak dituen Desgaraian taldearen abestiak ederki dio:
Hitzak ez badira balak
Ta hiztunak soldadu
Zer da ba irabaztea
Zer da haiek, zer da gu
Euskararen hitz bakoitzak
Esanahirik ez badu
Orduan erabiltzeko
Beharrik ez daukagu.