Urepelera irteera antolatu du igandean Mendibil Mendi Taldeak

Ttipi-Ttapa 2024ko apirilaren 24a

Mendibil Mendi Taldekoek mendi irteera egin zuten pasa den asteburuan Mendi Zikloaren baitan.

Leitzako Mendibil Mendi Taldeak Urepeleko kaxkora igotzeko proposamena egin du apirilaren 28rako. Ixkibarko aparkalekutik abiatuko dira 08:30ean eta 11:00etan argazkia aterako dute Urepeleko kaxkoan. Horrela, Euskal Mendizale Federazioaren 100. urteurrena ospatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun