Hasitako oholtza berean, Zubietan, eman zuen Gabenara taldeak bere ibilbideko azkeneko kontzertua. Hamabi urtez musikaz alaitu dituzte bateko eta besteko txokoak eta apirilaren 20an eskaini zuten azkeneko emanaldia. Bukaerak, hasierak bezalaxe, gozoak izan daitezkeela erakutsiz egun osoko ospakizuna izan zuten: joaldunak, dantzariak, herri kirol saioa, poteoa, bazkaria... eta musikarien bueltan lagun, senide eta zale ugari bildu ziren. Egunak argitu eta txoriak kantuan hasi arte festan ibili ziren gabenarak. Argazkiak: Maialen Oroz eta Jone Izagirre
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.