'Pequeñas cartas indiscretas' filma ikusgai asteburuan Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 19a, 15:00
Larunbatean jatorrizko bertsioan eskainiko dute eta igandean gaztelerara itzulita.

Leitzako Herri Aretoan apirilaren 20an eta 21ean botako dute Pequeñas cartas indiscretas filma, 19:30etik aurrera. Apirilaren 20an, larunbatean, jatorrizko bertsioan eskainiko dute gaztelerazko azpitituluekin eta apirilaren 21ean, gaztelerara itzulita. 

Thea Sharrock zuzendariak 2023an egindako filma da, komedia bat, eta Olivia Colman, Jessie Buckley eta Anjana Vasan aktoreak dira protagonistak. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke lau eurotan edo saioa hasi baino ordu erdi lehenago leihatilan, bost euroren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun