[ARGAZKIAK] Lizarietako ingurumen eta hegaztien interpretazio zentroa inauguratu dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa abe 22, 11:30 Bortziriak   Etxalar

Abenduaren 20an inauguratu zen Lizarietako ingurumen eta hegaztien interpretazio zentroa. 1998an jarri zen Etxalarko Udalaren izenean Lizarietako lehengo aduana zaharra zena eta geroztik, Cederna Garalurrek kudeatzen duen Next generation funtsei esker, bi diru laguntza partidekin egin da orain inauguratu den interpretazio zentroa. Argazkiak: Irune Elizagoien eta Patxi Larretxea

Bortzirietako eskuz banakako 25. pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte egunotan

Ttipi-Ttapa abe 19

Bortziriak Pilota Elkarteak hogeita bosgarren aldiz antolatutako eskuz banakako pilota txapelketa azken txanpan sartua da. Igande honetan, abenduak 21, jokatuko dituzte lehen finalerdiak Arantzako pilotalekuan eta asteartean, abenduak 23, bertzeak Berako Eztegara pilotalekuan.