Bortzirietako eskuz banakako 25. Pilota Txapelketa abiatu da Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 24a

Etxalarren eta Arantzan igande goizean jokatzekoak zituzten lehen partidak, baina hezetasunagatik, Berako Eztegaran jokatu behar izan zituzten guztiak. 

Bortziriak Pilota Elkarteak hogeita bosgarren aldiz antolatutako eskuz banakako pilota txapelketa azaroaren 23an abiatu da. Etxalarko eta Arantzako frontoietan jokatzekoak zituzten lehen partidak igande goizean, baina, hezetasunagatik, azkenean, guztiak Berako Eztegaran jokatu zituzten. Goiza luze xamar joan zen eta Bortziriak Pilota Elkarteak «eskerrak eman nahi dizkie pilotariei eta familiei egoera ulertzegatik». 

Lehen jardunaldiko emaitzak Eztegaran

Umeak B
  • Lier Maritxalar (Arkupe), 17 - Markel Garmendia (Bortziriak), 18
Umeak A
  • Ibai Pando (Bortziriak), 18 - Mattin Telletxea (Bortziriak), 14
Kimuak B
  • Aiert Baleztena (Bortziriak), 18 – Liher Garmendia (Bortziriak), 12
Kimuak A
  • Unai Korta (Bortziriak), 18 - June Bergara (Oiarpe), 8
  • Mikel Bengotxea (Erreka), 13 - Amets Irurieta (Arkupe), 18
Haurrak B
  • Eneko Oiarzabal (Bortziriak), 14 - Iker Capdequi (Bortziriak), 18
  • Oier Ibarguen (Oiarpe), 18 - Aiert Irazu (Bortziriak), 2
  • Adur Martinez (Oiarpe), 18 - Jokin Telletxea (Bortziriak), 16
Haurrak A
  • Eritz Egiguren (Oiarpe), 18 - Ibai Maritxalar (Erreka), 12
  • Aimar Opoka (Erreka), 9 - Iñaki Leiza (Bortziriak), 18
  • Egoi Otxandorena (Txaruta), 18 - Enaitz Elizalde (Bortziriak), 11

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun