Etxalarko BTT probaren aldeko ekimenak eginen dituzte ortzirale arratsaldean

Etxalarko mendi bizikleta ibilaldiaren borzgarren edizioa eginen dute datorren urteko maiatzean, baina horretarako dirua biltzen hasiko dira ortzirale honetan.

Abenduaren 19an, ortziralean 18:30ean, bingoa izanen dute Etxalarko herriko etxeko arkupean. 19:30etik aitzinera talo jatea izanen dute eta egunari akabera emateko, saski eder baten zozketa eginen dute 21:30ean. Hau guztia datorren urteko maiatzean eginen den BTT itzuliaren bosgarren edizioaren alde dirua biltzeko izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun