2026an larre erreketak egiteko eskaerak abenduaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira Etxalarko herriko etxean. Mendiko oteak, sasitzak eta oihangintzako lanetako hondarrak erre behar duten guztiek, eskaera egin beharko dute. Erreketak egiteko azken eguna 2026ko apirilaren 30a izanen da. Baimenik gabeko erreketak debekatuak egonen dira, hagitz arriskutsuak direlako.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.