Beharrean daudenei laguntzeko diru bilketa egiten ari dira Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 19a

Aurten ez dute beharrean daudenentzako janari bilketarik eginen Etxalarren eta diru bilketa astelehenera bitarte eginen dute.

Azken urtetan bezala, aurten ere Etxalarko Parrokiako Juntak bultzatuta, beharrean daudenei laguntzeko diru bilketa egiten ari dira. Parte hartu nahi duenak Erretoreneko buzoian gutunazala sartu behar du abenduaren 22a, astelehena, baino lehen. Aurten ez da janari bilketarik eginen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun