Igande goizean Antsoainen jokatutako txapelketako tiraldi guziak irabazi zituzten eta datorren igandean Muruetan (Bizkaia) jokatuko da gizonezkoen txapelketa
Beti Gazteko laukote txapeldunean Irantzu Goienetxe, Onintza Zapiain (Bera), Naiara Otxoteko (Etxalar) eta Maria Iantzi (Igantzi) aritu dira tiran, Joxe Angel Mitxelena entrenatzaile eta Ruben Pedrosa laguntzaile zituztela.
Gizonezkoena abenduaren 21ean Muruetan
Euskal Herriko 4x4 sokatira txapelketa mistoa eta emakumeena erabaki ondotik, abenduaren 21ean, azkenik, gizonezkoen txapelketa jokatuko dute Muruetan (Bizkaian). 310 kiloz beheitiko kategorian hamar talde ariko dira. Beti Gazterekin batera, Zuraidek hiru talde aterako ditu, Ñapurrakek bi eta Ibarrak, Txantreak, Antsoainek eta Foruak bana.