Abenduaren 6an Oxkixeko lepoan egin zuten usazaleen anaitasun bazkaria
Abenduko lehen larunbatean sareekin ehizatzen duten usategiek anaitasun bazkaria egin zuten abenduaren 6an egin zuten Oxkixeko lepoan, Nafarroa Behereko Donaixti-Ibarre eta Zuberoako Muskildiren arteko mugan.

250 usori eraztunak
CPALeko ekologistek, duela zazpi urte hasi zuten eraztun kanpainarekin segituz, aurten 250 usori eraztunak paratu dizkiete (pasa den urtean 100 izan ziren). Proiektu honekin Etxalartik pasatzen diren usoak norantz doazen ikusi nahi da. Aurten, bitxikeria gisa, uso mezulari bat harrapatu dute.
