Azaroak 25

'Liliak xuri beltzean' errezitaldi musikatua eginen dute ortziralean Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 26a

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak 'Liliak xuri beltzean' errezitaldi musikatua antolatu du ortziralerako Etxalarren. Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko egunaren harira antolatu dute emanaldia. 

Haize Loira Matxiñenak eginen du errezitaldia, pianoarekin Garbiñe Leitza Mikel lagun duela.  Errezitaldiaren helburua,  indarkeria matxistei musika eta hitzak jartzen da kantuen, testuen, olerkien eta testigantzen bidez.

Emanaldia Etxalarko Pello Apezetxea kultur etxean izanen da ortziralean, azaroaren 28an, 19:00etan. Euskarazko emanaldia izanen da baina gaztelaniazko testigantza edo olerkiren bat ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun