Lokalak harrera eremua, informazio panelak, teknologia arloa eta tokiko produktuen salmenta puntua izatea aurreikusi dute. Hori guztia usategietara bisita gidatuekin, inguruan ibilbideak egitearekin eta abarrekin batera egin daiteke.
Laster bukatuko dira aduana zaharreko obrak, Lizarietan, ingurumena eta hegazti migratzaileak interpretatzeko zentro gisa egokitzeko. Etxalarko Udalak zentroa gutxienez zazpi urtez irekita eduki behar du, baina ez dago bete beharreko gutxieneko edo gehieneko kopururik zentroaren kudeaketari eta funtzionamenduari dagokienez. Etxalarko Udalak hilabete bateko epea ideki du, interesdunek interpretazio zentroa kudeatzeko eta martxan jartzeko proposamenak helarazteko. Zalantza eta informazio gehiagorako 948 63 50 05 edo udala@etxalar.eus.
Lokalak harrera eremua, informazio panelak, teknologia arloa eta tokiko produktuen salmenta puntua izatea aurreikusi dute. Hori guztia usategietara bisita gidatuekin, inguruan ibilbideak egitearekin eta abarrekin batera egin daiteke.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.