Lizarietan ingurumenaren eta hegazti migratzaileen interpretazio zentroa inauguratuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 18a

Hegazti migratzaileen interpretazio zentroaren inaugurazioa eginen dute larunbatean Lizarietan, garai bateko aduana zaharrean.

Lizarietako lepoan (Etxalar eta Sara artean) egokitu duten Ingurumenaren eta Hegazti Migratzaileen Interpretazio Zentroaren inaugurazioa eginen dute abenduaren 20an, larunbatean, 17:00etan. Gune horrek gure inguruneko natura ondarea zabaltzeko, kontserbatzeko eta balioesteko gunea izan nahi du. 18:00etan Abata dokumentalaren emankizuna eskainiko dute, primizian eta, 19:00etan, Joseba Irazokiren kontzertua eta luntxa. Herritar guztiak gonbidatu ditu udalak, baina aitzinetik bertaratzea baieztatu behar da emailez (udala@etxalar.eus) edo telefonoz (948 63 50 05).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun