‘Txistulari’ aldizkariak argitara eman du Larraldetarrek Baztango sagar eta soka dantzen inguruan egindako ikerketa lana

  Kultura  Baztan  Arizkun

‘Txistulari’ aldizkariak argitara eman du Larraldetarrek Baztango sagar eta soka dantzen inguruan egindako ikerketa lana

Balleko txistulari eta dantzarien oroitzapenak berreskuratzeaz gain, garai batean erabiltzen ziren doinuak eta dantzarako pausuak berreskuratu dituzte Arizkungo aita-semeek

Euskal Herriko Txistulari Elkarteak argitaratzen duen ‘Txistulari’ aldizkarian bildu da Arizkungo Javier eta Patxi Larralde aita-semeek egindako ikerketa-lana, Baztango sagar dantzen eta soka dantzen inguruan. Berreskuratutako piezak ere argitaratu dira. 

Baztan-Bidasoaldeko Lanbide Heziketa Zentro berria Oronozen egitea aurreikusten du Nafarroako Gobernuak

  Gizartea  Bertizarana

Baztan-Bidasoaldeko Lanbide Heziketa Zentro berria Oronozen egitea aurreikusten du Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Lanbide Heziketa Planari (2017-2020) buruzko saioa egin dute urriaren 4an Bertizen

Joan den uztailaren 3an Nafarroako Lanbide Heziketa Planaren (2017-2020) hasierako proposamena aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak. Plan hori orain partaidetza publikoaren fasean dago, herritar guztiek ekarpenak egin ditzaten; xedea da planaren diseinua ahalik eta gehien aberastea. Informazioa kontrastatu, ekarpenak egin nahiz eskaerako jasotzeko urriaren 4an, lan-saioa egin zuen Nafarroako Gobernuak Nafarroako Gobernuak. Horretaz gain, Baztan-Bidasoaldeko Heziketa Zentro berriaren balizko kokapenaren inguruan zerbait aurreratu zuten Gobernuko ordezkariek.

Giro ederrean joan dira aurten ere Urrozko San Migel bestak

  Gizartea  Malerreka  Urroz

Herriko dantzariek udan ikasitakoa plazaratu zuten egun handian


Ortzegun arratseko zopekin hasi zituzten aurtengo Urrozko San Miguel bestak. Batzuk etxean eta bertzeak ostatuan afaldu ondoren jai giroa nagusitu zen plazan goizeko ordu txikiak arte. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Jon Olaizola lesakarra eta Iker Salaberria goizuetarra txapeldun Aizarnazabalen

  Kirola  Mendialdea

Jon Olaizola lesakarra eta Iker Salaberria goizuetarra txapeldun Aizarnazabalen

Senior mailan Eneko Labaka izan zuen lagun aurrelari lesakarrak eta promesak mailan, Mariezkurrena II. atzelari goizuetarrak 

Irailaren 19an jokatu ziren Aizarnazabalen (Gipuzkoa) Jose Larrarte Memoriala txapelketako finalak, promesa eta senior mailetan. Bietan bazen eskualdeko pilotaririk eta bietan txapela ekartzea lortu zuten.

Udako argazki lehiaketako saridunak jakinarazi ditu ERRAN.EUS atariak

  Kultura  Mendialdea

Udako argazki lehiaketako saridunak jakinarazi ditu ERRAN.EUS atariak

Epaimaiaren saria Elizondoko Bego Arizmendik irabazi du eta erabiltzaileena Leitzako Amaia Iparragirrek

85 argazki aurkeztu dituzte erran.eus atariak hirugarren aldiz antolatutako argazki lehiaketara, eta horien artean, Elizondoko Bego Arizmendiren ‘Auzara begira’ Lekarozen ateratako argazkiak irabazi du epamaihaiaren saria. Hala, Mutrikuko Haitzalde landetxean bi lagunendako bi gau eta bi gosari eskaintzen duen egonaldia irabazi du.

Kataluniako grebari babesa eman diote Baztanen

  Gizartea  Baztan

Kataluniako grebari babesa eman diote Baztanen

Lekarozko ikastetxean elkarretaratzea eta Elizondoko karriketan burrunga egin dute urriaren 3an

Kataluniako herriarekin elkartasunez mobilizazio desberdinak egin ziren urriaren 3an, Katalunian vaga general edo herri greba egiten zuten bitartean. Astearte eguerdian Lekarozko ikastetxeko ikasle eta irakasleek elkarretaratzea egin zuten eta arratseko 8:30ean herritarrak eltze eta zartagiekin burrunba eginez karrikaz karrika ibili ziren Elizondon.

Dolores Redondo idazleari omenaldia eskaini dio Baztango Udalak

  Gizartea  Baztan

Dolores Redondo idazleari omenaldia eskaini dio Baztango Udalak

Baztango trilogia idatzi duen idazle donostiarrak aipatu duenez, Amaia Salazar inspektorearen historiekin segituko du

Dolores Redondo idazle donostiarrari omenaldia eskaini zioten irailaren 29an Baztango Balleko Etxean, dagoeneko 36 hizkuntzatara itzuli diren Baztango Trilogiako eleberrietan bailara sustatzeko egin duen lana eskertuz. 

Urriaren batean Kataluñan izandako baztandar baten lekukotasuna.

  Politika  Baztan  Erratzu

Mattin Villares auto gidari urdazubiarra bigarren izan da Errioxako Callaghan Rallysprintean

  Kirola  Xareta  Urdazubi

Mattin Villares auto gidari urdazubiarra bigarren izan da Errioxako Callaghan Rallysprintean

Fernando Garridoren gibeletik sailkatu zen, nahiz eta lehen txandetan aitzinetik ibili 

Joan den larunbatean Errioxan jokatu zen Callaghan Sallysprintean bigarren izan zen Mattin Villares urdazubiarra, Renault Clio Maxi autoarekin, Andoni Blas doneztebarra kopiloto zuela. Sei txanda egin ziren, azken biak gauez eta lehenbizikoetan sailkapen buruan ere izan zen Villares. Gaueko txandetan, ordea, Fernando Garridoren Peugeot 206WRC autoa bizkorrago ibili zen.

Big Gourmand Michelin saria Donamariako Bentarentzat

  Gizartea  Malerreka  Donamaria

Big Gourmand Michelin saria Donamariako Bentarentzat

Bilboko Azkuna Zentroan izan zen sari banaketa eta Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako zein Kantabriako hainbat jatetxe saritu zituzten

Donamariako Bentak Big Gourmand Michelin saria jaso zuen irailaren 29an Bilboko Azkuna Zentroan, Michelin eta Mahou/San Migelen eskutik. Kalitatea eta prezioa ardatz dituen saria jasotzeko baldintza 35 eurotik beheitiko eskaintza bat izatea da. 

44 langabetu guttiago daude eskualdean irail hondarrean

  Gizartea  Mendialdea

Langabezian dauden 763 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan 

763 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan irail hondarrean, abuztuan baino 44 guttiago. Nafarroa osoan %1,82 jautsi da langabezia, eta eskualdean banaz bertzeko hori baino gehiago, %5,45.

‘Gure buruak zaintzen’ tailerra antolatu dute bigarrenez Leitzan

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

‘Gure buruak zaintzen’ tailerra antolatu dute bigarrenez Leitzan

60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena

Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea. 

Kataluniako emaitzak onartuz eta errepresioa salatuz mozioa onartu du Baztango Batzar Nagusiak

  Gizartea  Baztan

Aldeko 20 bozka jaso zituen, Geroa Bairen bi abstentzio eta UPNko hiru hautetsiek bozka emateari uko egin zioten

Igandean Katalunian egin zen autodeterminazio erreferendumak Baztango Batzar Nagusiaren babesa eta onarpena jaso zuen urriaren 2an egin zuen ohiko bilkuran. Igandeko galdeketari eta prozesu osoari zilegitasuna aitortzeaz gain, emaitzak errekonozituz. 

 

Batzar Nagusiak Aroztegiko birzatiketa planari buruz errekerimendua egitea erabaki du

  Gertaerak  Baztan

Erabakia aldeko 20 bozkarekin onartu zen eta UPN eta Geroa Bairen abstentzioarekin

Abuztuaren 1ean Nafarroako Gobernuak Lekarozko Aroztegiko proiektuaren birzatiketa plana onartu ondotik Baztango Batzar Nagusiak urriaren 2an egindako ohiko bilkuran birzatiketa plana berrikusteko gobernuari galdea edo errekerimendua egitea erabaki zuen.