Mendi Abesabtzak Mendi Ttiki Abesbatzaren laguntza izanen du emanaldirako. Bi horiez gain, Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak ere hartuko du parte emanaldian.
Kontzertuak berezitasun nabarmena izanen du. Izan ere, kide berriak lortzeko kanpaina egina du abesbatzak eta sei abeslari berri sartu dira abesbatzan. Sei horien aurkezpen kontzertua izanen da ortziralekoa.
Errepertorioari dagokionez, gabon doinuez gain, bertzelako doinua ere kantatuko dituzte. Hainbat bakarlari ere ariko dira: Xalba Arriola, Arantxa Ezkurra, Loli Salaberri, Arantxa Ziganda, Ainara Mendia, Axun Viela, Nerea Zelaieta, Alicia Telletxea eta Bixi Ameztoi.