Fibrozementuzko hodiak kentzea teknikoki konplexua da, erretiratzean hartu beharreko segurtasun neurriak direla eta. Lana hiru fasetan eginen da, eta bihar eginen dute lehen fasea. 07:00etatik 11:00etara Mukixuko zubiaren eta Legia karrikaren arteko hodia kenduko dute.
Lanak irauten duten bitartean, herritarrei honakoa eskatu die udalak:
- Seinaleztatutako eremuak errespetatzea eta arduradunen argibideei kasu egitea.
- Esku hartzeko eremura ez sartzea, eta, hala behar bada, bertan ez gelditzea. Gelditu gabe zirkulatu behar da.