Urteko azken elkarretaratzea egin du Sarako Zangoak Arin elkarteak

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 16a

Sarako Zangoak Arin elkarteko kideak eta laguna, larunbatean Azkaingo Larralden egindako bazkarian.

Larunbatean bildu ziren Azkaingo Larralde ostatuan egindako bazkarian

Sarako Zangoak Arin elkarteak aurtengo azken ateraldia egin du abenduaren 13an larunbatez, Azkaingo Larralde ostatuan, bazkari eder batekin. 37 korrikalari baziren, beraien lagunekin etorriak elgarretaratze horretarat. Ez ziren denak hor, zeren mementoan badira ainitz gripearekin. Baina ongi zirenak hor ziren eta bazkari ona izan zuten, euskal kantu batzuk emanez. Izigarrizko umore onean bukatu dute arratsaldeko bortzak inguruan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun