Heldu den asteartean bukatuko da Berako Gure Txokoa Dantza Taldean apuntatzeko epea

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 16a

Urtarrilean hasten du ikasturtea Berako Gure Txokoa Dantza Taldeak, eta dagoeneko ireki dute izena emateko epea. Heldu den asteartean, abenduaren 23an bukatuko da epea. 

2026an sei urte edo gehiago betetzen dituen edonor aritzen ahal da dantza taldean, eta horretarako aski da galdetegi hau betetzea. Hala ere, nabarmendu dute aitzineko urteetan taldean aritu diren eta segitu nahi duten denek bete behar dutela galdetegia. 

Ikastaroa debalde izanen da, baina, taldeko kide izateko derrigorrezkoa da Gure Txokoa elkarteko bazkide izatea. Bazkidetza egiteko guretxokoaelkartea@gmail.com helbidera idatzi behar da. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun