Liburuaren bueltan hurrengo esaldia zabaldu du Enbeitak: «Andre bat lurrari emana». Bide batez, narrazioak Fideli Madariaga landa eremuko emakumearen bizitza du ardatz. «Gure amonen, birramonen edo gure amen bizimodua kontatzen da hemen andre baten ahotan. Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe», izan dira Enbeitaren hitzak.