Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 20an datoz Sarako plazara

Olentzero eta Mari Domingi larunbat arratsaldean ailegatuko dira Sararat.

Aurten ere Olentzero etorriko da Mari Domingirekin batera Sarako plazara abenduaren 20an, larunbatean. 16:00etan krakada izanen dute Lur Berri gelan, Kiki Bordak alaiturik. 16:50ean desfilea, Urdazubiko trikitilariekin eta Txinpartako pandero jotzaileekin. 17:00etan kantuak eta dantzak Suharriagan. 17:30ean Sebastien eta Mirentxu musikariak eta plazan gaztainak Olhain ikastolaren eskutik eta errekiak hautetsien eskutik. Eta finitzeko, 18:30ean, Supitzen sua eta Zazpiak Bat dantza taldearen saioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun